Izeta VI.a: "Txapel honetan garrantzi itzela izan du 'crossfit'-ak"

Andoni Iruretagoiena 'Izeta VI.a'. (Anartz Izagirre)
Binakako pentatloia bitan irabazi ondoren, banaka ere jantzi du txapela Izeta VI.ak. Pozarren dago: "Iaz kolpea izan zen finalerako ez sailkatzea, baina arantza atera dut". Berria egunkariak egin dio elkarrizketa.

Atseden hartzeko eta txapela lagunekin ospatzeko aprobetxatu ditu azkeneko bi egunak Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a-k (Aia, Gipuzkoa, 1993). Hain zuzen ere, hori egin nahi du hurrengo asteetan ere: atseden hartu eta etxekoekin egon. «Nahikoa egin dute ni aguantatzen azken urtean».

Bi egun eskas pasatu dira pentatloian aritu zinenetik. Nola duzu gorputza?

Pixkanaka ari naiz buelta ematen. Bi egun izan ditut atseden hartzeko, eta igartzen da. Igandean, txapela ospatzeko eguna izan zen: parranda pixka bat egin genuen. Gaur [atzo], jai dudanez, atseden hartzeko aprobetxatuko dut.

Telebistan ikusi duzu proba?

Oraindik ez, baina ikusiko dut, ziur.

Lehian ari zinela, zer sentipen izan zenituen?

Oso gaizki hasi nintzen harriarekin, oso lotuta, nerbioak jota. Giza probako bigarren plazan hasi nintzen nerbioak gainetik kentzen. Aizkorarekin lanean hasi eta oso sentipen onak izatea; biak bat izan ziren.

Faborito zinen apustu guztietan. Horrek presioa eragin zizun?

Bai. Sailkapenean laugarren denbora egin izan banu, presio txikiagoarekin ekingo nion finalari, baina, lehena izan nintzenez, jendeak faboritotzat jo ninduen, eta horrek presioa eragin zidan. Hori gutxi balitz bezala, iaz gertatu zitzaidana zegoen: ez nintzen sailkatu banakako finalerako, eta kolpe handia hartu nuen. Binakakoa irabazita, pixka bat arindu nuen min hori, baina, banakakoan nagusituta, arantza atera dut barru-barrutik.

Arazoak arazo, beti joan zinen aurretik zure txandan. Horrek ere lagunduko zizun, ezta?

Bai, noski. Ederra da une oro aurretik joatea. Uste nuen, agian, aizkoran Josebak [Otaegi] eta Iñakik [Errazkin] estutuko nindutela, baina abantaila polita lortu nuen, eta, gero, eutsi egin nion.

Noiz esan zenion zeure buruari «hau bideratuta dago»?

Hori ezin da inoiz jakin, beti baitago arriskua giharretatik sufritzeko eta txakalaldi bat izateko. Baina, nire kalkuluen arabera, kana-erdiko erdi baten aldearekin korrika hasiz gero, aukera asko izango nituen txanda irabazteko. Txandakideak aizkolari handiak izan arren, alde handia zen. Zorionez, aurreikuspenak bete ziren, eta txanda irabazi nuen.

Elkarrizketa osorik irakurtzeko: Berria.eus

Erlazionatuak

Izeta VI.ak marka hautsita irabazi du banakako IV. Euskal Pentatloi Saria

kirola

Aro berriko Euskal Pentatloi Sariaren marka berria ezarri du Iruretagoienak: 33 minutu eta 29 segundotan amaitu zuen proba. Atzo, zapatua, jokatu z...