Zarauzko haur eskolan matrikulatu daiteke urriaren 8ra arte

Zarauzko Hitza 2021ko urr. 2a, 10:00
(Zarauzko Udala)

Matrikulazio aldi berria zabaldu zuen atzo Zarauzko haur eskolak. Urriaren 8ra arte egongo da horretarako aukera abenduan, urtarrilean edo otsailean haur eskolara joaten hasi nahi dutenentzat.

Lehenago hasteko aukera ere badagoela jakinarazi du haur eskolak eta, bestalde, gaineratu du aurten ezingo dutela ate irekien jardunaldirik egin, pandemia tarteko.