Bixente Martinezek lehen bakarkako lana plazaratu du

Gitarrista zarauztarrak urte ugari egin ditu musikaren munduan murgilduta. Oskorri, Hiru Truku eta Igelaren Banda taldeetan jo izan du, eta orain, lehen bakarkako lana plazaratu berri du: Txoria buruan eta ibili munduan.

Oskorriren zenbait abesti bere erara moldatu ditu Martinezek, eta emaitza bilduma bakarrean jaso du. 

Zarautzen disko berria aurkezteko kontzertua eskainiko du Martinezek, Haatik dantza taldeko bi dantzarirekin batera, Modelo aretoan. Urriaren 15ean izango da kontzertua, 20:00etan.

Aurrerapen gisa, ikusgai dago Youtubeko Elkar etxearen kanalean Gu gaituzu oskorri abestiaren bertsioa: