Auto batek 21 urteko zarauztarra harrapatu du bart, eta oso larri ospitaleratu dute

Onintza Lete Arrieta 2021ko urr. 2a, 17:53

Hedabide honek baieztatu ahal izan duenez, Nafarroa kalean, Pilartxoenea parean gertatu da ezbeharra, eta Udaltzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.

Istripu larria gertatu da bart herrian. Izan ere, auto batek 21 urte gazte zarauztar bat harrapatu zuen, eta oso larri ospitaleratu zuten.

Hala baieztatu du hedabide honek. Istripua Nafarroa kalean gertatu zen, Pilartxoenea parean, eta Udaltzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.