Denboraldiko etxeko aurreneko norgehiagoka jokatuko du bihar Amenabar Zarautzek

Onintza Lete Arrieta 2021ko urr. 2a, 19:29

BM Guadalajara taldea hartuko du ligako bigarren jardunaldian. Partida 13:15ean hasiko da Aritzbatalden.

Partida berezia jokatuko du bihar Amenabar Zarautzek, denboraldiko etxeko lehen norgehiagoka izango delako.

BM Guadalajara taldearen aurka jokatuko du Zilarrezko Ohorezko Mailako ligako bigarren partida, 13:15ean hasita, Aritzbatalde kiroldegian. 

Harmailetan zaleak direla jokatuko dute eskubaloi partida, baina pandemiak eragindako murrizketengatik, sarrera kopurua ohi baino murritzagoa da, eta horiek eskuratzeko epea pasata dago. Taldeak bere sare sozialetan jartzen du sarrerak eskuratzeko bidea.