'Zainketa aringarriak eta krisia: ikaskuntzak zabaltzea' hitzaldia, bihar

Inor atzean ez uztea lelopean ospatuko da hilabete honetan zainketa aringarrien nazioarteko eguna. Hori horrela,  ZarautzOnek eta Zarautz Herri Zaintzaileak elkarlanean, eta Zarauzko Adinekoen astearen barruan, Zainketa aringarriak eta krisia: ikaskuntzak zabaltzea hitzaldia antolatu du biharko. Modelo Aretoan izango da, 19:30ean hasita, eta Julio Gomez Cañedok eskainiko du, Santurtziko San Juan de Dios Ospitalean zainketa aringarriak eskaintzen urteak daramatzan doktoreak.