'Sahara, 40 urteko exilioa' erakusketa irekiko dute Merkatu plazan

Bihar arratsaldean irekiko dute eta urriaren 21a bitartean bisitatu ahalko da. Herriko hainbat ikasleek ere bisitatzeko aukera izango dute ikastorduetan.

Zarauzko Udalak eta Saharautz elkarteak zenbait ekitaldi antolatu dituzte Sahara Gara egitasmoaren barruan, Euskal Fondoaren eta Sahararren Aldeko Gipuzkoako Elkartearen laguntzarekin. Lehenengoari bihar emango diote hasiera, Sahara, 40 urteko exilioa erakusketaren irekierarekin. Merkatu plazako lehen solairuan paratuko dute, eta urriaren 21era arte izango da ikusteko aukera, egunero, 18:00etatik 20:00etara. Larunbatetan eta jaiegunetan, gainera, eguerdian ere irekiko dute, 12:00etatik 14:00etara.

Herriko zenbait ikastetxetako DBH 3 eta 4ko ikasleek erakusketa ikusteko aukera izango dute, ikastorduetan. Bisita gidatuen bitartez, Mendebaldeko Sahararen egoera zein den eta sahararrak zein egoeratan bizi diren azalduko zaie, eta, gisa horretan, ezagutzera eman nahi zaie herriko neska-mutikoei hango errealitatea.

Erlazionatuak

Sahara Gara izenburupean, hainbat ekintza egingo da aurten Zarautzen

gizartea

Izen bereko egunaren ordez, erakusketa, hitzaldi eta proiekzio bana antolatu dituzte Saharautzek eta udalak. Harrera egingo diote Fronte Polisariok...