Zarauzko Hitzaren zozketak

Zarauzko Hitzak Mahala produktuz osatutako saskia zozkatuko du

Irakurleek ostegunera arte dute izena emateko aukera, eta irabazlea urriaren 8an jakinaraziko da.

Esnekiak, izozkiak eta txerrikiak ekoizten ditu Mahalak 1996 urteaz geroztik. 25 urte beteta, bere produktuz osatutako saskia zozketatuko du Zarauzko Hitzak. Irakurleek ostegunera arte dute izena emateko aukera, eta irabazlea urriaren 8an ezagutaraziko da. Parte hartzeko izena eman beharra dago hemen.