Oki Mokik kontzertua eskainiko du larunbatean

Getariako Oki Moki taldeak Putzuzulo gaztetxean kontzertua eskainiko du datorren larunbatean, urriaren 9an. 20:00etan hasiko da emanaldia, eta sarrerak 19:00etan jarriko dituzte salgai, Putzuzulon bertan.

Hain zuzen, 2020ko maiatzean atera zuen Working Class Pop diskoa Oki Mokik, eta bildumako azken kantua da hemen entzungai dagoen Intzak higatik.