Agnes Vardari eskainiko dio ostirala Photomuseumek

Zinegile belgikarraren ibilbidean sakonduko dute. Saioa 18:00etan hasiko da, eta doako sarrera izango du.

Agnes Varda zinemagile eta gidoilariari buruz ariko dira ostiral honetan Photomuseumen, Gela programaren barruan. Olatu berriaren amona ezizenez ezaguna, emakumeek egindako zinemaren eta zinema feministaren aitzindaria izan zen. Guztira, 40 lan egin ditu, eta bere filmek, dokumentalek eta bideo-instalazioek izaera errealista eta soziala dute.

Bere sorkuntzen artean, aipamen berezia merezi dute 5 eta 7 bitarteko Cleo (1961), Daguerrotipoak (1975) edo Aterperik eta legerik gabe (1985) filmeek.  Bere ibilbidean zehar sari ugari jaso ditu; besteak beste, Veneziako Zinemaldiko Urrezko Lehoia Sans toit ni loi filmagatik (1985), Les Plages d’Agnès bere biografia dokumentatuagatik Cesar Saria, Frantziako Akademiaren René Clar Saria 2009an eta Ohorezko Oscar Saria nahiz Donostia Saria 2017an.