Adineko Asteko bertso saioa izango da gaur arratsaldean

Adinekoen Astearen barruan, bertso saioa izango da gaur Modelon, 19:30ean. Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Ane Labaka eta Aner Peritz bertsolariek hartuko dute parte, eta Ane Ezenarro ariko da gaiak jartzen. Sarrerak doan eskuratu ahalko dira ordubete lehenago.