Maria Etxetxikiko autobus geltoki berria eraiki ahal izateko plana enkargatu du udalak

 
Zarauzko Udalak Santiago Peñalba Garmendia arkitektoa eta Mikel Iriondo Iturrioz abokatua buru dituen lantaldeari esleitu dizkio Hiri Antolamenduaren Plan Orokorraren aldaketaren dokumentazioa idazteko eta aholkularitza emateko lanak (17-2. Area. antolamendu geroratuko eremua —Or Irita- eta 17.3. Area - antolamendu definituko esparrua –Od Amillubi), lehiaketa publiko bidez, 74.250,00 eurotan (BEZ kanpo).

Plangintza berriari esker, udalak Mari Etxetxikiko autobus geltokia berritzeko lanak bideratu ahal izango ditu, suhiltzaileen parke ondokoa. Horrez gain, Iritako hezegunearen zabalpena zein babes ofizialeko etxeak egiteko partzelak ahalbidetuko ditu.