Jada ez dago bitan bereizita Arrosategi parkea

2020ko irailaren 30az geroztik, Santa Anako egoiliarren erabilerarako gordeta egon da Arrosategi parkearen zati bat, egoiliarrek parkera ateratzeko aukera izan zezaten.

Osasun larrialdi egoera bertan behera geratu den honetan, kendu egin dituzte udal brigadako langileek Arrosategi parkeko hesiak, Xabier Txurruka alkateak jakitera eman duenez.