Malen Agirreren 'Kolorea' erakusketa ikusgai, Arkami Galerian

Artistak "barneko emozio eta sentsazioak" irudikatu ditu margolanetan. Udazkenean zehar egongo da ikusgai erakusketa, eta "aldakorra" izango da.

Datorren asteazkenetik aurrera, Malen Agirre artista oiartzuarraren Kolorea margolan erakusketa egongo da ikusgai Arkami Galerian. Agirrek "bere barneko emozio eta sentsazioak" irudikatzen ditu margolanetan. 

Erakusketa "ebolutiboa" izango da Arkami Galerian ikusgai egongo dena; alegia, udazkenean zehar aldatzen joango da, beti ere inspirazio iturri gisa natura hartuta.

COVID-19aren ondorioz hartu beharreko neurriak malgutu direnez, inaugurazio ekitaldia egingo dute Arkami Galerian asteazkenean, urriaren 13an, 18:30ean. Agirreren lana ezagutu nahi dutenek horretarako nahiz berarekin solasean aritzeko tartea izango dute bertan.