Itziar Iruretagoienak irabazi du Mahala produktuen saskia

Irakurleek ostegunera arte zuten zozketan parte hartzeko aukera. Askotariko produktuz osatutako saskia lortu du irabazleak.

Esnekiak, izozkiak eta txerrikiak ekoizten ditu Mahalak 1996 urteaz geroztik. 25 urte beteta, bere produktuz osatutako saskia zozketatu du Zarauzko Hitzak irakurleen artean, eta Itziar Iruretagoiena izan da irabazlea. Hala nola jogurta, arroz esnea, urdaiazpikoa, txorizoa eta beste hamaika produktu eskuratu ditu irabazleak.