Luis Castellsi emango diote aurtengo Mario Onaindia saria

Mario Onaindia fundazioak Luis Castells historialari donostiarrari egingo dio aitortza aurtengoan. Urtero bezala, Onaindia zena omenduko dute ekitaldian, eta hainbat gonbidatu berezik hartuko dute parte, hala nola Antonio Riverak, Fernando Molinak, Felipe Juaristik edota Ana Azpirik. 

Urteroko moduan, Esozi Leturiondo Onaindiaren alargunak emango dio oroigarria sarituari. Ekitaldia urriaren 16an izango da, 12:00etan, Modelo aretoan.