Hil egin da duela astebete auto batek harrapatutako gaztea

Nafarroa kaleko irudia.

21 urteko zarauztarra oso larri zaurituta eraman zuten ospitalera aurreko larunbat goizaldean, eta hil egin zen atzo. 

Duela astebete auto batek harrapatu zuen 21 urteko gazte zarauztarra hil zen atzo. Joan zen larunbat goizaldean gertatu zen ezbeharra, Nafarroa kalean, Pilartxoenea parean. Istripua izan ostean, oso larri zaurituta eraman zuten gaztea ospitalera, eta istriputik astebetera, atzo, hil egin zen.