Elkarren kirolak probatzeko aukera izan dute Zarautz Rugby Taldekoek eta ZAEkoek

Zarauzko Hitza 2021ko urr. 9a, 18:00

Hitzordu bikoitza izan dute gaur goizean Zarautz Rugby Taldeko jokalariek eta Zarautz Arraun Elkarteko arraunlariek. Gesalaga/Okelan enpresek babesten dituzte bi taldeak, eta babesleaz gain, kirolak ere elkarbanatzeko aukera izan dute gaur. 

Lehenik, traineruan atera dira errugbi jokalariak, eta Orian barrena egin dute arraun. Ondoren, Astiko errugbi zelaira joan, eta errugbian jolasten aritu dira denak  batera. Goiz ederra igaro dute denek bi kirolez gozatzen.

Argazkiak: Rafa Elizondo