Joan den larunbatean Euskadiko 15 eta 17 urtez azpiko Halterofilia Txapelketa jokatu zuten Zarauzko Aritzabatalde kiroldegian. Zarautz Kirol Elkarteak eta Gipuzkoako Federazioak antolatu zuten jardunaldian, lau zarauztarrek parte hartu zuten Gipuzkoako selekzioarekin; hain zuzen ere, Danel Lopezen eta Imanol Zulaikaren gidaritzapean entrenatzen duten Harkaitz Gascok, Joel Antolinek, Jakes Etxeberriak eta Erik Expositok.
Emaitza txukunak erdietsi zituzten zarauztarrek: 15 urtez azpikoetan, lehendabiziko lekuan gelditu zen Gasco; bigarren gelditu zen Antolin; eta hirugarren, Etxeberria. 17 urtez azpikoetan, berriz, hirugarren postuan bukatu zuen Gascok. Eki Lizasorentzat izan zen lehen postua, eta Arkaitz Mororentzat, bigarrena.
Aipatzekoa, 15 urtez azpikoetan Espainiako Txapelketan parte hartzeko gutxienekoa lortu zuela Gascok. Horrenbestez, azaroaren 20an Culleran (Valentzia, Herrialde Katalanak) izango da Euskadiko selekzioarekin.