Bizikletak uzteko tokia egokitzen ari da udala Egaña kalean

Azken egunotan, udala lanak egiten ari da Egaña kalean. Xabier Txurruka Zarauzko alkateak azaldu duenez, bizikletak uzteko tokiak ari dira jartzen Obren Udal Bridagako langileak. Bere hitzetan, "auzotarren eskariari erantzunez" egin dituzte lanak.