Martxan da udazkeneko Erosi Zarautzen bonu kanpaina

Udazkeneko bonu kanpaina abian jarri du udalak, Murkil elkartearekin elkarlanean. Kanpaina gaur hasi da eta urriaren 31n edota bonuak agortzen direnean bukatuko da. Guztira, 138 negoziok erabaki dute kanpainan parte hartzea, eta bakoitzean 36 bonu banatu dituzte. Bonuek 30 euroko balioa daukate; horietatik 10 euro Zarauzko Udalak finantzatuko ditu.