'Mediterraneo' filma emango dute asteburuan Modelon

Zarauzko Hitza 2021ko urr. 15a, 08:30

Lesbosen girotuta, errefuxiatuei lagunduko dieten bi sorosleren istorioa du kontagai Mediterraneo filmak. Eduard Fernandez, Dani Rovira eta Anna Castillo dira Marcel Barrenak zuzendutako lan honetako aktoreak.

Haurrentzeako, bien bitartean, animaziozko bi film eskainiko dituzte: alde batetik, D'Ortagnan eta hiru Mosketxakurrak  ekoizpen berria, eta bestetik, filmak euskaraz programaren barruan, Mr. Link: Jatorri galdua.

EGITARAUA

Urriak 16, larunbata
16:45. D'Ortagnan eta hiru Mosketxakurrak        
19:15. Mediterraneo          
22:15. Mediterraneo    

Urriak 17, igandea       
12:00. Mr. Link: Jatorri galdua        
16:45. D'Ortagnan eta hiru Mosketxakurrak        
19:15. Mediterraneo  

Urriak 18, astelehena (Ikusleen eguna)         
17:00. Mediterraneo          
20:30. Mediterraneo