Bizikleten akrobaziekin gozatu dute herritarrek

Aritz Mutiozabal 2021ko urr. 16a, 09:00

Freestyle Bike Show ikuskizunaz gozatu zuten haur, gazte eta helduek atzo arratsaldean, Funbox Factory taldearen eskutik, Aritzbatalde pilotalekuan. Bizikletekin eta roller patinekin jauzi akrobatikoak ez ezik, trial modalitateko erakustaldi entretenigarria eskaini zuten. Udazkenak ere gazte! ekimenaren barruan Gazteria Departamentuak antolatutako lehen ekitaldia izan zen, Nogen taldearen iluntzeko kontzertuarekin batera.