Lierni Osa bigarren Gipuzkoako Txinga Eroate Txapelketan

Lierni Osa txinga proban (Ataria.eus)

Hamar plaza, lau zinta eta 2,80 metro lortu zituen Asteasun jokatu zen proban.

Atzo, gizonekoen Gipuzkoako orga txapelketa eta gizonezkoen zein emakumezkoen txinga eroate txapelketak jokatu zituzten, Asteasuko Usarrabi kiroldegian. Ane Urresti nagusi izan zen txingen proban, 15 plaza egin ondoren, eta bigarren sailkatu zen Lierni Osa zarauztarra, bost plaza gutxiago lortuta. Hirugarren izan zen Nerea Arrutik ere hamar plaza lortu zituen, Osak bezala, baina zarauztarrak lau zinta gehiago egin zituen. 

Aimar Galarraga oriotarra bi txapelketetan lehiatu zen: organ txapelduorde izan zen, lehia serioa osatuz, eta txingan, berriz, hirugarren bukatu zuen.

Emakumezkoen Gipuzkoako txinga eroate txapelketa (25kg)

  • Txapelduna: Ane Urrestik 15 plaza eta eta 12,5 metro.
  • Txapeldunordea: Lierni Osak 10 plaza, 4 zinta eta 2,80 metro.
  • Hirugarrena: Nerea Arrutik 10 plaza.