Saharari buruzko hitzaldia eskainiko du Fatma el Galia kazetariak

Aritz Mutiozabal 2021ko urr. 18a, 10:35

Sahara Gara egitasmoaren barruan, Sahararren aldeko Gipuzkoako elkarteak hitzaldia antolatu du biharko Modelo aretoan. Fatma el Galia kazetari sahararra izango da hizlaria, eta lurralde okupatuetan emakumeek pairatzen dituzten giza eskubideen urraketez hitz egingo du. Saioa 19:00etan izango da, doako sarrerarekin.

Bestalde, Sahara, 40 urteko exilioa erakusketa bisitatzeko azken astea izango da honakoa; urriaren 21era arte, ostegunera arte, egunero, 18:00etatik 20:00etara. Merkatu plazako lehen solairuan Saharako egunerokoa irudikatzen duten hainbat argazki daude ikusgai hilabete hasieratik.