HARA! Beste kamioi bat geratu da ez atzera ez aurrera Zelai azpibidean

Zarauzko Hitza 2021ko urr. 18a, 14:50
(@gipuzkoagaur)

Berriro ere Zelai azpibidean harrapatuta geratu da 3,15 metro baino gehiago neurtzen duen kamioi bat. Oraingo honetan ere gidariak ez du ongi neurtu ibilgailuaren eta azpiko bidearen altuera, eta ez aurrera ez atzera geratu da. Sare sozialetan bolo-bolo zabaltzen hasi dira dagoeneko argazkiak.