Necora saria eman diote Joseba Argiñanoren 'Historias a Bocados' saioari

Aritz Mutiozabal 2021ko urr. 18a, 16:00

Kantabriako Noja udalerrian egiten den jaialdi gastronomiakoan egin zioten aitortza telebista saioko lantaldeari, joan den larunbatean.

Nojako Udalaren (Kantabria, Espainia) eskutik, Necora saria jaso du Joseba Argiñanok ETB2 katean gidatzen duen Historias a Bocados saioak. Nekora ardatz hartuta jaialdi gastronomiko egin ohi dute udalerri horretan, eta, bertan, kultura gastronomikoa eta horren jasangarritasuna bultzatzen duten sukaldariak, kazetariak, blogariak eta enpresak saritzen dituzte urtero. 

Aurten, Historias a Bocados saioari egin diote aitortza, eta larunbatean jaso zuen oroigarraia. Gastronomia ardatz hartuta, turismoa sustatu eta gastronomiarekin lotutako istorio pertsonalak kontatzen egingo lanagatik goratu dute. Gozogile eta sukaldari zarauztarrarekin batera, Sergio Bastard sukaldaria, Rosa Rivas kazetaria, Repsol Gida eta TVEko MasterChef saioa saritu zituzten, besteak beste.