Bularreko Minbiziaren Aurkako egunarekin bat egin du Zarauzko Udalak

Zarauzko Hitza 2021ko urr. 19a, 14:55
(Zarauzko Udala)

Bularreko Minbiziaren Aurkako Munduko Egunean, Zarauzko Udaleko ordezkariek bat egin dute Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako elkarteko kideekin, eta familia argazkia atera dute elkartasun hori irudikatzeko. Udal talde guztietako ordezkariek agertu diete atxikimendua musuko arrosa jarrita, eta udaletxean xingola arrosadun kartela jarri dute.