08:00ak aldera, bi autok elkar jo dute AP-8 autobidean, Zarautz parean, Bilboko noranzkoan. Ertzaintzak HITZAri jakinarazi dionez, ez da zauriturik egon, baina une honetan bidea oztopatzen ari dira eta zazpi kilometroko auto ilarak daude horren ondorioz.
Bide berean apur bat aurrerago, Getaria parean, autobus bat matxuratu da istripua gertatu aurretik. Kasu horretan ere onik daude bidaiari guztiak, baina bidea oztopatzen eta auto ilarak eragiten ari da autobus matxuratua uneotan.