Luis Buñuel izango dute aztergai etzi, Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2021ko urr. 20a, 12:40

Gela programaren barruan, ostiral honetako saioa Luis Buñuel zinemagile ospetsuari eskainiko dio Photomuseumek, 18:00etan. Dalirekin batera eginiko Andaluziako txakurra eta Urrezko aroa film surrealistek oso ezagun egin zuten. Hollywooden eta Europan miretsia izan zen, eta filmografia oparoa du: Viridiana, Aingeru suntsitzailea eta Las Hurdes, esaterako.