Ostiralean zabalduko ditu ateak berriro ere Iñurritza Jubilatuen Elkarteak

Amaia Urbieta Arruti 2021ko urr. 23a, 16:00
Zabalik egon ez bada ere, hainbat ekintza egin dituzte elkartean. Irudian, Lesboseko pertsona errefuxiatuentzat esne kaxak bildu zituztenekoa.

Pandemiaren eraginez urte eta erdiz itxita egon den arren, laster zabalduko dute berriro ere Iñurritza Jubilatuen Elkartea. Auzoko erretiratuentzat zein gainontzeko herritarrentzat elkargune izango da berriro ere datorren ostiraletik aurrera.

Elkarteko kideek jakitera eman dutenez, COVID-19a dela eta indarrean dauden neurriak errespetatzea beharrezkoa izango da.