Monte Albertiak bost domina eskuratu ditu EuskoSkills txapelketan

Aitziber Arzallus 2021ko urr. 23a, 11:00

Urrezko bi domina, zilarrazko beste bi eta brontzezko bat irabazi dituzte Zarauzko ikastetxeko ikasleek. Onenek SpainSkills olinpiadetarako txartela eskuratu dute.

Lanbide Heziketako EuskoSkills olinpiadak jokatu dituzte egunotan Irungo (Gipuzkoa) Ficoba aretoan, eta Zarauzko Monte Albertiako ikasleek bost domina erdietsi dituzte guztira: urrezko bi, zilarrezko bi eta brontzezko bat. Estetika arloan, lehen hiru postuak Zarauzko ikastetxeko ikasleentzat izan dira; eta ile-apainketa arloan, bigarren eta hirugarren postuak.

Guztira EAEko Lanbide Heziketako 41 ikastetxeetako 146 ikaslek hartu dute parte aurtengo txapelketan, eta 19 modalitatetan lehiatu dira.