Iñurritza jubilatuen elkartea berriz irekiko dute ostiralean
Aritz Mutiozabal
2021ko urr. 25a, 11:00
Pandemiak eragindako egoeraren ondorioz Iñurritza Jubilatu eta Pentsionisten elkartea hemezortzi hilabetez itxita egon ondoren, datorren ostiralean –urriaren 29an– ateak zabalduko ditu berriro ere bertako ekimenak martxan jartzeko. Elkarteko kideek argi utzi dute COVID-19aren inguruan indarrean dauden arauak betetzea ezinbestekoa izango dela.