16. urteurrena ospatuko du Putzuzulok datozen asteburuetan

Amaia Urbieta Arruti 2021ko urr. 26a, 10:45

'Isla dezala putzuak' izango da aurtengo urteurrenaren leloa. Iazko ospakizunez ere gauza bera esaten zen arren, hau izango da ziurrenik Putzuzuloren azken urteurrena.

Ziurtzat jotzen zuten denek hamabosgarrena izango zela Putzuzulon ospatu ahla izango zen azken urteurrena. Aurreikuspenak ez dira bete ordea, eta eraisketaren data uste baino gehiago atzeratu denez, hamasei urte beteko dira datorren larunbatean Putzuzulo Amets Fabrika okupatu zutela.

Hori ospatzeko, egitarau oparoa prestatu du bertako asanbladak, Isla dezala putzuak lelopean:

Urriak 30, larunbata (mozorro eguna):

12:00. Batzar informatiboa eta brindixa.

14:00. Kantu bazkaria: arroz dilistak.

22:00. Nize eta Ginger taldeen kontzertuak.

01:00. Elektropeña, Anwolt eta Xiarroman DJak.

Urriak 31, igandea:

19:00. Brindixa.

20:00. Ainhoa eta Aitzol.

21:30. Afaria.

22:00. Mikro irekia eta musika.

Azaroak 1, astelehena:

14:00. Bazkaria: paellada.

16:30. Metralleta, Uther eta Reclusion taldeak.

Azaroak 6, larunbata:

19:00. Ixabel tabernatik hasita, Ttek elektrotxaranga.

21:30. Afaltzeko aukera egongo da.

22:30. Managaitz eta Marmol taldeen kontzertuak.

05:00-06:00. Garbiketa girotua.

Azaroak 7, igandea:

12:00. Bermuteua. Ibil Bedi eta Physis Versus Nomos.