42. Natur Astea

'Enarak proiektua Zarautzen' izango dute hizpide Natur Astean

Natur Astearen barruan, Enarak proiektua Zarautzen, hegazti intsektujaleek duten garrantziari buruz herritarrak sentsibilizatzen hitzaldia emango du gaur Maite Laso Aranzadi zientzia elkarteko kideak. Solasaldia Arkamurka elkartearen lokalean izango da, Santa Marina kalean, 19:00etan hasita.

Hain zuzen ere, Euskadi Irratiko Faktoria saioan Maite Laso elkarrizketatu zuten joan den ostiralean. Bertan aipatu zuen, besteak beste, klima-baldintzak epeltzearen ondorioz, migrazio-bideak aldatu dituztela enarek, zikoinek edo arrano txikiek. Esteka honetan dago entzungai.