Urriko ohiko osoko bilkura egingo dute bihar arratsaldean

Aritz Mutiozabal 2021ko urr. 27a, 17:15

Bihar egingo dute urriko ohiko osoko bilkura, 19:00etan hasita, udalbatzar aretoan. Aztergai nagusien artean, 2020ko finantza kontroleko ekintza planaren berri emango dute, eta kontratazio mahai iraunkorraren osaera aldatuko dute.

Bestalde, EH Bildu eta Podemos-Equo-Berdeak udal taldeek Zarauzko BPXporteko kiroldegiko langileen ordezkariak erregistratutako idatzia mozio moduan aurkeztuko dute.

"Idatzi horretan, langileak paratzen ari diren egoeraren aurrean beraiekiko elkartasuna eta konpromisoa adierazteko, eta lan baldintza duinen alde eta gure gizartean hain zabaldua dagoen prekarietatearen aurka ardura har dezagula eta arazoari konponbidea emateko beharrezko mekanismo guztiak martxan jar ditzagula eskatzen digute Udal Gobernuari eta talde politikoei", azaldu dute oposizioko taldeek.