Oiartzun inguruan egingo dute ibilaldia Pagoetakoek hilaren 7an

Amaia Urbieta Arruti 2021ko urr. 31a, 11:00
(Mendikat)

Pagoeta Mendizale Elkarteak azaroaren 7an egingo du hurrengo irteera, Oiartzun (Gipuzkoa) inguruan.

Hemeretzi kilometroko ibilbidea egingo dute: Elurretxetik Bianditzera, eta handik Iturriotzera. Egun osoko irteera izango da eta, ohi bezala, 07:30ean abiatuko dira Agoueseneko biribilgunetik. 

Izena eman nahi duenak Mendizabal kinkila dendan dauka horretarako aukera, asteartetik ostiralera bitartean. 
Elkarteak herritarrak animatu ditu irteeran parte hartzera, eta iragarri du amaieran gaztaina erreak, txistorra eta sagardoa izango dituztela.