Plaieroetako lehen jardunaldiko protagonistetako batzuen iritziak

Epaile eta antolatzaile banaren eta lau jokalari berriren adierazpenak jaso ditu ZARAUZKO HITZAk ondoko bideoan.

Batetik, Ander Salbidegoitia antolatzailea gustura agertu da 28 talde apuntatu direlako txapelketan, batzuk berriak. Talde berri horietako bateko kideak dira, hain zuzen, Mariano Catalina eta Mikel Saenz azkoitiarrak, eta kontatu dute plaieroetan izena eman dutela irabazteko asmoz baina, batez ere, jokatuz ondo pasatzeko.

June Usandizaga eta Amaiur Zumeta zarauztarrak ere aurreneko aldiz aritu dira gaur hondartza futbolean, eta horien helburua ere ondo pasatzea izango da momentuz.

Bestetik, Igor Uranga epaile zumaiarrak azaldu du zergatik sortu duten txartel beltzaren araua.

ARGAZKI BILDUMA. Ikusi hemen lehen jardunaldiko argazkiak.