Mikel Tabernaren errezitaldia izango da etzi, Garoan

Arkanbele kantak poema liburu berria eman zuen argitara Mikel Taberna idazle nafarrak joan den udaberrian, Susa argitaletxearen eskutik. Ostegun arratsaldean aipatu lanean jasotako olerkiak errezitatuko ditu Garoa liburu dendan, Joseba Irazoki musikaria lagun duela. Saioa 19:00etan hasiko da.