Bertan behera geratu da ostiraleko 'Dead' antzezlanaren emanaldia

Lasala konpainia ostiralean zein eskaintzekoa 'Dead' lana, Modelon. Bertan behera utzi dute emanaldia, konpainiako bi kide konfinatuta daudelako.

Ostiralean, hilaren 12an, taularatu behar zuen Lasala konpainiak Dead antzezlana, Modelon. Emanaldia, ordea, bertan behera geratu da, konpainiako bi kideren konfinamendua medio. 

Sarrerak erosi dituzten herritarrei dirua itzuliko diete. Modeloko leihatilan erosi dutenek bertatik pasa beharko dute dirua jasotzera, eta kutxako online kanalen bidez erosi dutenei, bide horretatik itzuliko zaie.

Udalak eta konpainiak data berri bat adostuko dute Zarautzen emanaldia eskaintzeko. Laster jakinaraziko dute data hori.