EH Bilduren Bilboko manifestaziora joateko autobusa antolatu dute

Zarauzko Hitza 2021ko aza. 10a, 19:15

Autobusa 15:30ean aterako da Eguzki paretik; aurrez izena eman behar da.

EH Bilduk manifestazioa deitu du azaroaren 20rako, Konpromisoa. Aske eta berdinen Euskal Herria leloa hartuta. Aldarrikapenak soinean zeharkatuko dituzte Bilboko kaleak, Franco diktadorearen heriotzaren urteurrenean, baina batez ere Santi Brouard eta Josu Muguruza hil zituzten urtemugak gogoan hartuta.

Zarauztik autobusa antolatu dute mobilizaziora joateko: Eguzki taberrna paretik aterako da, 15:30ean. Aurrez izena eman behar da Alkartetxean, Arranon edo Eguzkin bertan