San Martin jaietan murgilduta, asteburu bete-betea izango dute Urdanetan

Aitziber Arzallus 2021ko aza. 13a, 11:30

Ostegunean, San Martin egunez, eman zieten hasiera jaiei, eta bihar iluntzera arte jaiak ez du etenik izango Urdaneta auzoetan. Eguraldiak askorik laguntzen ez badu ere, festarako gogorik ez da falta.

Hona hemen San Martin eguneko zenbait irudi, eta bihar iluntzera arteko egitaraua:

Gaur, larunbata:
– 16:00. Mus txapelketa, Indamendi elkartean.
– Ordu berean, ume jolasak, frontoian. Txokolate beroa ere izango da, nahi dutenentzat.
– Gauean, Ximor taberna zabalik izango da parranda gogoa dutenentzat.

Bihar, igandea:
– 11:00. Jubilatuen ospakizuna, elizan.
– 11:00. Auzotarren I. Pilota Txapelketaren finalak.
– 13:00. Herri kirolak. Izeta harri-jasotze eskolako harri-jasotzaileen erakustaldia. Han izango dira Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a, Mikel Lopetegi Urra, Jakes Iruretagoiena Izeta V.a eta Lierni Osa. Aizkolariak ere izango dira: Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a eta Biurri. Eta hori guztia Izer eta Alabier trikitilariek girotuta.
– Ondoren, auzoko nagusien bazkaria Indamendi elkartean, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariekin eta Izer eta Alabier trikitilariekin.
– Bazkalostean, bertso-saioa eta trikiti-saioa elkartera azaltzen diren guztientzat.
– 18:00 aldera, kalejira, tabernaz taberna, bertsolari eta trikitilariekin.
– Jarraian, erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin 22:30 aldera arte.
– Festak bukatzeko, patata dantza lehiaketa eta traka zaratatsua.