Asteburuko futbol partidak

Erabiltzailearen aurpegia ZKE Futbola 2021ko aza. 13a, 15:20

Asteburu honetan guztira 10 partida jokatuko dira Astin. Horrez gain, Futbol Eskolako lehen jardunaldia ere ospatuko da. 

Hemen dituzue asteburu honetan gure neska-mutilek etxean zein kanpoan jokatuko dituzten futbol partidak.

Emakumezkoen lehen taldeak larunbat arratsaldean jokatuko du bere partida Anaitasuna taldearen aurka, Astin 15:30etatik aurrera. Gizonezkoen lehen taldeak ere larunbatean jokatuko du baina hauen kasuan etxetik kanpo, Touring-en aurka arratsaldeko 16:30etatik aurrera.

Horrez gain, igande honetan Futbol Eskolako lehen jardunaldia ospatuko da.