171 zarauztarrek osatu dute Behobia-Donostia lasterketa

Argazkia: Bidasoako Hitza

Pandemiak baldintzatutako urtebeteko etenaren ondoren, aurten berriro jokatu ahal izan da Behobia-Donostia lasteketa jendetsua. Zarauztik 171 lagunek osatu dute 20 kilometroko ibilbidea, eta bizkorrenak Iñigo Eizagirre (01:13:52) eta Chiara Guarnieri izan dira (01:25:54).