Oxel Oregi eta Kenjiro Erostabe bikain gazte txapelketan

Oxel Oregi podiumeko lehen postuan. (EHSF)

Euskal Herriko Surfing Gazte Txapelketa jokatu da asteburuan Deban, eta bi mutiko zarauztar nagusitu dira bakoitza bere mailan. 14 urtez azpikoen mailan, Oxel Oregik irabazi zuen, eta 16 urte azpikoen mailan, berriz, Kenjiro Erostarbe.

Nesken 14 urtez azpikoen kategorian, bestalde, Annette Gonzalez Etxabarri zumaiarra gailendu zen.