'Hitzak Zaindari' erakusketa ikusgai dago Sanz Enean

Urte amaierara arte Sanz Eneako pasabideetako hormetan egongo dira zaintzaren inguruko hainbat testu.

Sanz Enea kultur etxeko pasabideetako hormetan erakusketa berria dago ikusgai. Hitzak Zaindari, Literaturaren hitzak zaindari kanpainaren barruan jarri dute erakusketa EIZIEk, Euskal Editoreen Elkarteak, Euskal Idazleen Elkarteak eta Galtzagorri haur eta gazte litertura elkarteak, Kutxa Fundaioaren laguntzarekin.

Gipuzkoako hainbat tokitan ari dira kanpaina egiten, eta Zarautzen, Sanz Enean jarri dute ikusgai. Zaintza ardatz duten hogei testu aukeratu dituzte kanpainarako euskal literaturako bost adituk, "zaintzaren hainbat ertz erakutsi nahian, hitzak zaindariak ere badirelako". Testu horiek Sanz Enean daude ikusgai, pasabideetan kokatu dituzten paneletan. Bertan egongo dira panelak urtea amaitu bitartean.