Nazionalitatea 'online' nola eskuratu azalduko dute ostegunean

Hitzaldia izango da etzi, ostegunean, nazionalitatea online nola eskuratu azaltzeko. Gaian aditua den abokatu batek tramitea egiteko jarraibideak emango ditu, eta bertaratutakoen galderak erantzungo ditu. Hitzaldia gaztelaniaz izango da, doan.

Gaztelekuan izango da, 18:00etan, eta bertaratzeko derrigorrezkoa izango da aurrez izena ematea udaleko Gizarte Zerbitzuetan. Horretarako, 943-00 51 27 telefono zenbakira deitu daiteke, edota msarasua@zarautz.eus helbidera idatzi.