Zarautz Herriko Orientazio Proba egingo dute igandean

Ostegun gauean bukatuko da egitasmoan izena emateko epea. Hiru ibilbide prestatu dituzte, parte hartzaile bakoitzaren gaitasunetara egokitua.

Gipuzkoako Orientazio Taldeak Zarautz Herriko Orientazio Proba antolatu du iganderako. Bere garaian egitasmoa bertan behera geratu baldin bazen, oraingoan aukera izango dute Tito Garcia Crespo eta Chema Mediavilla Ruizek 2020an kartografiatutako orientazio mapaz gozatzeko. Proba hiri-eremuan burutuko da erabat.

Hiru ibilbide izango dira aukeran, eta partaide bakoitzak erabakiko du zein osatu nahi duen bere gaitasunetara arabera. Ibibilde gorria 6,9 kilometro izango ditu (aurreratua), 25 baliza eta 30 desnibela; ibilbide laranjak 4,2 kilometro (heldu hasi berrientzat),  19 baliza eta 30 metroko desnibela; eta ibilbide horiak 3 kilometro (familia eta umeak), 19 baliza eta 10 metroko desnibela.

Izena gotorientazioa.org webgunean eman behar da, eta horretarako epea bihar 22:00etan bukatuko da; partaide kopurua 350 lagunetara mugatu dute antolatzaileek. Harrera gunea Lege Zaharren enparantzan ezarriko dute, eta bertan helmugaratuko dira parte hartzaileak. Lehendabiziko irteerak 10:00 aldera egingo dute, eta azkenak 12:00etan.