Skasti taldeak ibilbidearen amaiera iragarri du

(Laida Aranburu)

Instagram kontutik jakitera eman duenez, laster amaituko da Skasti taldearen ibilbidea. Duela hamasei urte sortu zen ska eta pop doinuak jorratzen dituen Zarauzko musika taldea, eta urte horietan lau disko plazaratu dituzte.

Horrez gain, Gaztea Maketa Lehiaketa irabazi zuten 2005ean, eta Gure Esku Dago herri ekimenari doinua jarri zion Olatua badator! abestia konposatu zuten.

Ibilbidearen amaieraz gain, laster azken bi abesti plazaratuko dituztela eta agur bira prestatzen ari direla ere iragarri zuen taldeak atzo, eta gaur argitaratu dute abesti berri horietako bat, bideoklip eta guzti: