Natalia Guilleneak eta Oroitz Unzuetak irabazi dute Udazken Koloretan Zarautzen argazki lehiaketa

Parte hartzaileek aurkeztutako 56 irudietatik bi saritu ditu epaimahaiak, argazkien "kalitatea, sormena, originaltasuna eta proposatutako gaiarekin duten lotura" kantuan hartuta.

Urriaren hasieran jarri zuten martxan Turismo Bulegoak eta Zurekin Ostalarien Elkarteak Udazken Koloreak Zarautzen Instagram bidezko argazki lehiaketa. Parte hartzaileek 56 argazki aurkeztu dituzte guztira, eta horietatik bi saritu dituzte.

Lehen saria Natalia Guillenea Gutierrezek irabazi du (@escapadas_con_encanto erabiltzailea Instagramen), eta 150 euro eskuratu ditu, Turismo Bulegoaren eskutik. Zurekin elkartearen sari berezia, berriz, Oroitz Unzueta Arriolak irabazi du (@oroitzunzu erabiltzailea Instagramen), hala, Zurekin elkarteko ostatuetako batean bi lagunentzako gau bat eskuratu du.

Epaimahaiak, besteak beste, "kalitatea, sormena, originaltasuna eta proposatutako gaiarekin duen lotura" baloratu ditu sariak emateko.

Honako argazki honekin eskuratu du Guilleneak lehen saria:

Zurekin elkartearen sari berezia, berriz, argazki honengatik eman diote Unzuetari: